Helburua: 

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Erkidegotik kanpoko atzerritarrek Biztanle Erroldako inskripzioa berritzea.

Norentzat: 

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten eta Bergaran ohiko bizilekua duten Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarrentzat.

Aurkezteko epea: 

Erroldatze-inskripzioa iraungitzeko eguna bete baino lehen

Helburua: 

Helburua da eskaera egiten den unean bizikidetza edota bizilekua egiaztatzeko ziurtagiria edo bolantea lortzea, betiere une horretan Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden datuen arabera.
Erroldatze-bolantea beste izen batzuekin ere ezagutzen da, hala nola, bizileku edo egoitza administratiboaren bolantea.

Norentzat: 

Bergarako Biztanleen Udal Erroldan dauden pertsona guztientzat.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Helburua: 

Izena ematea Bergarako Biztanleen Udal Erroldan, udalerrian ohiko bizilekua ezartzeko, bai hemen jaio delako, bai bizilekuz aldatu delako (Estatuko edo atzerriko beste udalerri batetik datozenak) edo izena eman barik dagoelako (jeneralean Bergaran bizi den pertsona baina izena eman barik erroldan, eta ez da agertzen edo ez daki zein erroldatan dagoen izena emanda)

Norentzat: 

Bergaran ohiko bizilekua duten pertsona guztientzat

Aurkezteko epea: 

Mugagabea