Helburua: 

Lehen erabilpeneko baimenaren helburua bakar-bakarrik da:

a) Eraikitako eraikina eta aldi berean egindako urbanizazioa, horrelakorik balego, eta baita higiezinetan egindako elkarketak eta banaketak ere, era egokian egin direla egiaztatzea, hau da, proiektu teknikoaren arabera eta bere egunean emandako hirigintza-baimenaren arabera.

b) Egiaztatzea eraikitakoak baldintza tekniko guztiak betetzen dituela segurtasun, osasungarritasun eta apaindura publikoei dagokienean.

c) Baieztatzea eraikin hori erabilera jakin baterako izan daitekeela.

Norentzat: 

Obra-sustatzailea.

Aurkezteko epea: 

Obra bukatutakoan

Helburua: 

Udalak baimentzea "Obra txikia" bezala izendatuta ez dauden guztiak (Bergarako udalean obra txikien udal-baimena lortzeko prozedura laburtua eta azkarra arautzen duen ordenantzaren arabera).

Adibidez:

  • Eraikuntza obra berriak,
  • Eraberritze obrak elementu amankomunei (fatxada, atari, eskailera...) edota egiturari ukitzen diotenak
  • Urbanizazio lanak
  • Lur mugimenduak
  • Leihoen aldaketak
Norentzat: 

Interesatuta dagoen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (beti ere obrak hasi aurretik)

Helburua: 

Obra txikien deitura izango dute etxebizitzetan egiten diren eta proiektu teknikoa behar ez duten jarraian zehazten diren etxe barruko obra xumeak:
- Sukaldea berriztu
- Komuna berriztu
- Zorua aldatu
- Barruko arotzeria aldatu
- Kalefakzioa ezarri edo aldatu
- Argiteriako instalazioa berriztu
“Obra txiki” moduan zehazten ez direnak “obra handi” moduan tramitatuko dira.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere obrak hasi aurretik)