Helburua:
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia ematea edo berritzea; eta animaliak erregistratzea. Bi tramite dira, baina banaka edo batera egin daitezke.
Lizentzia bost urtetik bost urtera berritu behar da.
Norentzat:
Bergaran bizi diren 18 urtetik gorako herritarrentzat.
Aurkezteko epea:
Edozein unetan.
Baina, hala ere, honako epe hauek kontuan hartu behar dira:
- Behin lizentzia eskuratuta, hamabost egun dituzu txipa jartzeko eta Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena emateko eskatzeko.
- Txipa hilabete bat bete aurretik jarri behar zaio animaliari, edo eskuratu zenuenetik hilabete bat iragan aurretik. Baina hori egiteko, aurrez lizentzia eduki behar duzu