MIZPIRUALDE ZAHARREN EGOITZA Bergarako udaleko alde zaharrean kokatuta dago.

1982an aldaketa berri eta garrantzitsu bat izan zuen eta, ondorioz, 1987an, Fundazio Publiko gisa eratu zen eta Bergarako udaleko erakunde autonomoa izatera pasatu zen. Izaera mistokoa da eta 108 plaza ditu (18 banako geletan eta 45 binakako geletan). Horietatik 103 Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako sailarekin hitzartuta daude eta menpekotasun txikia, handia eta oso handia duten pertsonen arretara zuzendutakoak dira, eta geratzen diren 5 plazak Bergara, Antzuola eta Elgetako pertsona autonomoen arretarako.

Zerbitzuak: 

Zentruaren zeregina

Egoitzak hitzartuta duen jarduketa eremuetan erantzutea du zeregin, baliabide tekniko, ekonomiko eta giza baliabideak modu eraginko rraz erabiliz; adin, ezintasun, egoera familiar edo beste arrazoi anitzengatik, beren bizilekuetan bizitzen jarrai ezin dezaketen pertsonei behar duten arreta eraginkortasunez emateko; horretarako ondorengoa kontuan edukiz:

  • Egoiliarra dela bere izateko arrazoia eta bere ardura osora konprornetituta dagoela.
  • Profesionalak bere osotasunean zaindu behar direla, beren hazkuntza profesionalarentzat eta giza-hazkuntzarentzat mesedegarri izanez eta parte-hartzailea den lidergoaren jardunaz hobekuntza etengabera bultzatuz.

Zentruaren ikuspuntua

Bergarako Mizpirualde Zaharren egoitzak zera izatera lehiatzen du:

  • Erreferentzia zentroa Gipuzkoan, bertan eskaintzen diren zerbitzuen kalitateagatik eta bere gestio sistemagatik. Zentro irekia, integratua eta bere ingurune sozial eta profesionalean aintzat hartua. Ikasten duen eta eten gabe hobekuntza bilatzen duen erakundea.
  • Ondo hornitutako zentroa, non langileak, egoiliarrak eta beren familiak pozik dauden, errespetu eta giro atsegina eskaintzen den lekuan eta diziplinarteko kooperazioa bultzatzen den lekuan.

Gizartearen arazo globalekiko sentikorra den eta sozialki konprornetitua den zentroa

Baloreak

Taldean egiten da Ian, laguntza, osasun eta esparru psikosozialetik egoiliarrei zerbitzu orokorra eskaintzeko, baita arreta osoa eta indibiduala (ikuspuntu multidisziplinarraz) eskaintzeko ere. Profesionalei dagokienez, makina bat ikastaro eskaintzen dira, langileek eurek eskatutakoak barne, beraien hazkuntzarako mesedegarri izan daitezen, horrela euren etengabeko hobekuntza bultzatzeko, beren egitekoak eskertuz eta maila pertsonalean lagunduz.

Tel.: 943 761 368
Fax: 943760729
Ordutegia: 
De lunes a viernes de #:## a #:##, cerrado los sábados.