COVID-19agatik Agorrosinen ezarritako arauak betetzearen garrantzia gogorarazi nahi du Bergarako Udalak

Agorrosin Kirol Guneko erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie egungo osasun egoeran kirol eskaintza mantendu ahal izateko ezarritako irizpide eta arauak betetzea ezinbestekoa dela. Eusko Jaurlaritzak ezarritako irizpideei jarraituz hainbat neurri ezarri dira, ohiko jarduna gaur egungo egoerara moldatuz. Hauek behar bezala bete ezean, zerbitzua ezin mantentzea eragin dezake.

Besteak beste, erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie maskara uneoro eraman behar dela, baita intentsitate altuko ariketetan ere. Dutxatzeko unean baino ezin da kendu.

Páginas