Hurrengo astean udako garaiko lorak sartuko ditu Bergarako Udaleko Lorezaintza Taldeak herriko loragune desberdinetan. Orain arte neguko lorak egon dira jarrita ( pentsamenduak, antirrinunak eta biolak zehazki).

Momentuz ondo badaude ere, ezin da ahaztu negu garaiko espezieak direla eta beraz udaran nekez egingo dutela aurrera. Etxeko zaintza egokiarekin agian pixka bat luzatu daiteke beraien bizitza.

Aurten, udalak erabaki du herritarren artean lore hauek banatzea. Horretarako hurrengo asteko astelehena eta asteartean, maiatzak 6 eta 7, Oxirondo plazan (azokako karpa azpian) mahai batzuk jarriko dira herritarren artean lorak banatzeko. Ordutegia 12:00etatik 14:00etara izango da eta jendearen arabera banatuko dira.

Matxiategi kalean hainbat farolen zutabeak egoera txarrean daudela ohartu da Udala, eta horiek ordezkatzeko lanetan hasi da aste honetan Obra eta Zerbitzuak saila.

Zutabeekin batera, horien basamendua berriztu eta kutxatilen (arketen) tapak aldatuko dira. Lanok hiru fasetan egingo dira eta ekainean bukatzea aurreikusten da. Gainera, ekainean, kale horretako asfaltatze lanak hasiko dira.