Euskaraz ikasi duten edo ikasten ari dien horiei aitormena eginez ospatuko da aurtengo Euskararen Eguna

Bergarako Udalak HAKOBA,EAEko Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordearen proposamenari jarraituz euskaldun berriei aitormena eginez ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna. HAKOBA Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Ogasun eta Finantza Sailak, HABEk, EUDELEek, EAEko 3 aldundiek, EAEko hiriburuek, UEMAk eta IVAPek osatzen dute, eta aurtengorako euskal administrazio desberdinei egun hori euskaldun berriei errekonozimendua eginez ospatzeko deia egin die.

Páginas