Apirilan Errekalde jauregiaren sarrera nagusiko harrizko eskaileratan dauden floroiak (harrizko apaingarriak) bere lekutik atera eta apurtu zituzten. Era berean, eraikineko leihoetako 5 kristal apurtu zituzten, harriak jaurtiz. Nahita eragindako bi ekintza izan dira eta dagoeneko konpondu dira kalteak. Bergarako Udalak gertaera salatu nahi du eta herriko ondarea zaintzea denon ardura dela gogoratu. Gainera, udal administrazioan eragiten duten kaltea handia dela nabarmendu nahi da. Izan ere. floroien errestaurazioak eta kristalen konponketak 1.000 euro inguruko kostua suposatu dio Udalari, brigadako langileen lan orduak kontutan hartu gabe.

Departamento: