Gaur, astelehena, hasi dira Errekalde jauregiko hormaren eraberritze lanak. Egoera txarrean dagoen Errekalde Jauregiko lorategiko horma zatia berreraikitzeko lanek 2 hilabete eta erdiko iraupena izango dute eta beraz, abuztu hasierarako amaituta egotea aurreikusten da. Bermeosolo SAU enpresak egingo ditu lanak eta aurrekontua, 119.033,75 eurotakoa da BEZ barne.

Lanen ondorioz, bihartik, asteartetik, aurrera, Koldo Eleizalde kaletik Bergara erdigunerako sarbidea moztuta egongo da denboraldi batez, 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara bitartean. Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi du aurrez, lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean.

Departamento: