Bergarako hainbat lorategi garaiko lore eta landareekin apaindu ditu Udalak, lorazaintza brigadaren bitartez.  Aurreko astean jarri ziren landare berriak eta hauek, garaikoak dira; Salviak, Begoniak, Alegriak, Petuniak edota Berdenak, besteak beste. Garaiko lore eta landareen erosketaren aurrekontua 6.000 eurokoa izan da. Itxura berria izango duten guneak berriz, Usondo kanpoa, Toki Eder, Santa Marina, Palmera errotonda, Irizar, Irala edota Martokua dira.

Garaiko lora eta landareek 6 hilabeteko iraupena dute eta gainera, lore hauei esker, herriko txoko eta lorategi desberdinak kolore biziz janztea lortzen da.

 

Departamento: