Pentekoste jaiak ospatzera doa Bergara. Festak ostiraletik asteartera bitartean izango dira eta horregatik, ekainaren 6an ez da Garbigune Ibiltariaren zerbitzurik emango. Bergaran hamabostean behin, astearteetan, izaten da Garbigune Ibiltariaren zerbitzua, eta datorren asteko asteartean zerbitzua ematea tokatzen bazen ere, oraindik jaiak ospatzen ibiliko dira eta ondorioz, zerbitzurik ez da izango.

Departamento: