Ekainean sartu gara eta ohikoa den bezala, Eguazteneko Azoka asteazkenero izango dugu Oxirondo azokan. Hurrengo astean, ekainak 7, hileko lehen asteazkena izanda, ekintza berezia antolatu da. Andoni Bastarrikaren eskutik, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gainera, 18:00etatik aurrera, bertako baserritarrek garaiko produktu freskoak izango dituzte salgai eta pintxo potea, berriz, Eruan tabernak eskainiko du.

Departamento: