Aurten lehenbizikoz artilea jasotzeko zerbitzua martxan jarriko du Debagoienako Mankomunitateak. Bergaran uztailaren 5ean jasoko da, eta horretarako guneak honako hauek izango dira;

  • Ugarrixa, granja parean.
  • Muinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko Plazan.
  • Olako minigunean.
  • Labegaraietako Eliza ondoan.
  • Osintxu (Bergara aldeko sarreran)

Artilea bezperan atera beharko da, ondo itxitako zakuetan eta lehorra egon behar da. Egun horietan euria egingo balu, bilketa bertan behera geldituko zen eta bilketa beste egun batean egingo zen; .uztailaren 12an Bergarako kasuan. Abisuak jasotzeko edota edozein zalantza argitzeko 943 50 47 21 telefonora deitu.

 
Departamento: