Gaurkoa egun oso berezia izan da urteotan Seminarixoa errealitatea izateko lanean ibili diren guztientzat, eta baita ere luzaroan halako aretoa izatea itxaron dutenentzat. Abendutik hona martxan dago kultura agertoki berria eta gaur irekiera ofiziala egin da.

Proiektua aurrera eramaten lagundu duten erakundeetako ordezkariak izan dira ekitaldian, eta baita ere herriko eragileetako asko. Irekiera guztiekin partekatzea izan da asmoa eta hala ospatu da, bergararrok eta bergararrontzako egina.

Bergarako alkate Elena Letek proiektuaren nondik-norakoak, nahiak eta helburuak azaldu ditu pozarren; eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak halako kultura plaza sortzea goraipatu du esker onez.

Adierazpen horiek musikaz tartekatu izan dira ekitaldian zehar: hala, Bergarako Txistulari Bandak ireki du emanaldia eta Bergarako Bandak eman dio itxiera. Horien artean, Azkaiter Pelox bikotea aritu da bossa eta jazz swing estiloetan. Bergarako produktu gordina guztia eta ona, entzuleen esanetan.

Departamento: