Debagoieneko Udalek, euskara elkarteek eta Osakidetzak “Nik euskaraz nahi dut” izeneko kanpaina berezia antolatu zuten 2016an, herritarrak Osakidetzarekiko harremanetarako lehentasunezko hizkuntzatzat euskara aukeratzera animatzeko.  Gerora Osakidetzak Euskal Autonomi Erkidego osora zabaldu du kanpaina 'Lagundu egiguzu hobetzen: Aukeratu zure hizkuntza!' leloarekin.

Bergarari dagokionez, 2016ko apiril amaieran %8 ziren Osakidetzarekin lehentasunez harremana euskaraz izatea nahi zutela adierazia zutenak. Urtebete geroago, 2017ko apiril amaieran, %23 dira, eta urte bukaeran egindako neurketan, dagoeneko %35,5 dira hautaketa hori egiten dutenak.

Kanpainaren helburua da Osakidetzak paziente bakoitzaren fitxan lehentasunezko hizkuntza identifikatuta izatea eta hala euskara hautatu dutenei aukera dagoen guztietan profesional euskaldunak jartzea eta arreta euskaraz eskaintzea. Udaletik oraindik hizkuntza aukeratu ez duten herritarrak animatu nahi dira lehentasunezko hizkuntzatzat euskara aukeratzera. Horretarako hiru bide daude:

-Osasun zentroko harrerara hurreratu, eta bertan adieraztea.

-Familia-medikuari edo erizainari adieraztea kontsultara joandakoan.

-Internet bidez, Osasun Karpetan sartuta.

Departamento: