Bedelkar elkarteak, Bergarako Udalarekin lankidetzan, Aukeren Azoka antolatu du otsailak 17rako, larunbata.

Otsailaren 17an, 10:00etatik hasita herriko 15 komertzio izango dira Udal pilotalekuan. Eta bertan izango ez diren Bedelkarreko beste komertzioek, aldiz, beraien dendetan ere, produktuak aukera ezin hobean eskainiko dituzte.

Aurtengo edizioan berrikuntza nabarmenak izango dira:

- Udal pilotalekuan musika talde hauen emanaldiak izango dira:

• 12:00 - Bergarako Musika Eskolako Big-Band taldea.

• 18:00 - Bergarako Musika Eskolako Combo taldea.

              - Zumarragako Secundino Esnaola Musika Eskolako taldea.

-1.560€-ko bonoa zozketatutako da herriko komertzioetan erabiltzeko. 20:00etan izango da zozketa. Zozketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Udal pilotalekua bisitatu eta bertan izena eman beharko da.

- Pintxo potea herriko tabernetan, 13:00etik 15:30era bitartean.

Departamento: