Bergarako Udalak eta Intxorta 1937 Elkarteak hitzarmena sinatu berri dute 'Intxortako Erresistentziak 81 urte' kanpainaren barruan Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Elkarteak apirilaren 22rako antolatu duten ekitaldi nagusia babesteko.

Udalak 800 euro emango dizkio Intxorta 1937 Elkarteari ekitaldiaren gastu batzuk estaltzeko; horrez gain, Udalak babes osoa ematen dio Elgetan hil zituzten erresistenteei zuzendutako ekimenari, eta Udaleko hainbat ordezkari politikari ekitaldian bertan izango dira.

Horrekin batera, Bergarako Udalak gonbidapena egiten diete bergararrei Elgetan apirilaren 22an egingo den ekitaldira joateko.

Bergarako Udalak eta Intxorta 1937 Elkarteak hainbat urte daramatzate elkarlanean memoria historikoaren aldeko hainbat proiektutan.

Atxikituta Elgetan antolatutako programa: 

Departamento: