Maiatzaren 12an, larunbata, Autodefentsa feminista tailerra emango du Emagin elkarteak Agorrosinen. Ikastaroa doan izango da, baina maiatzaren 11 izango da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, berdintasuna@bergara.eus edo 943 779165 (* Kartelean telefono zenbakia oker dago).

Tailerrak izango du teoriatik eta praktikatik, eta euskaraz emango dute; 10:00etatik 14:00ak arte izango da.

Emakumeak kontrolpean eta menpeko mantentzeko sistema patriarkala ezbaian jarri nahi da. Hala, botere harremanak apurtu nahi dituen jarrera aktibo eta iraultzailea da Autodefentsa Feminista. Horretarako, sistema patriarkalak erabiltzen duen gako nagusienetako bat Beldurra da; emakumeon gaitasunak kontrolatu eta autonomia mugatzen dituena. Emakumeak gizaki pasiboak izateari uzteko erremintak emango ditu tailer honek.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

-Emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea.

-Elkar entzutea eta beldur zein emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea.

-Indarkeria egoeren eta eraso ezberdinen identifikazioa, eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea.

-Autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak landu.

-Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakondu, bai indibidualki zein taldean.

Departamento: