750. urteurrenaren harira, Udalak erabaki zuen kirolarean ere emakumearen presentzia indartzeko 'Bergara Hiria' ekimena sortu eta herriko elkarteei halako ekimenak antolatzeko finantzazioa eskaintzea.

Astean sei kirol elkartek sinatu dute bost urtetan halako txapelketak antolatzeko hitzarmena: BKEko Pilota, Eskubaloia, Futbol eta Saskibaloi taldeek; eta Lokatza Txirrindularitza taldeak eta Burdinola Irristaketa Klubak.

Txapelketak:

-BKE Pilota. Emakumezkoen Pilota txapelketa. Maiatzaren 21ean, Udal Pilotalekuan.

-Burdinola Irristaketa Kluba. Emakumezkoen Hockey txapelketa. Ekainaren 2an, Labegaraietan.

-Lokatza Txirrindularitza taldea. Nesken krono igoera San Martzialera. Ekainaren 15ean, San Martzialen.

-BKE Saskibaloi taldea. Beteranoen partidua eta IDK. Irailaren 14an, Labegaraietan.

-BKE Futbol taldea. Infantil eta senior mailako txapelketak. Irailaren 1 eta 8an, Agorrosinen.

-BKE Eskubaloia. Akitania, Gipuzkoa eta Debagoieneko selekzioen hiruko txapelketa. Abenduaren 9an, Labegaraietan.

Departamento: