San Juan gauean sua egiteko tradizioa hain zabalduta izanik, Udalak hainbat ohar ematen ditu jakitera. Eta, horrez gain, herrian zehar suak egin behar dituztenei gomendatzen die Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, suaren kokapen zehatza adierazteko eta arduradun bat identifikatuta izateko.

Hauek oharrak:

• Gomendatzen da zuhaitz-eremuetatik edo laborantza-lurretatik hurbil surik ez piztea eta ibilgailu, etxebizitza eta abarretatik gutxienez 15 metroko segurtasun-tartea zaintzea.

• Sua asfaltoaren gainean eginez gero, egokiena da hareazko geruza fin baten gainean metalezko txapa lodi bat jartzea, asfaltoa babesteko eta horren gaineko kalteak ekiditeko.

• Era berean, gomendatzen da egurra bakarrik erabiltzea; eta inoiz ez sprayak, plastikoak, pneumatikoak etab.

• Ez erabili paperak edo oihalak, haizeak hegaka eraman ditzake eta.

• Sua pizteko ez erabili gasolina edo likido sukoirik.

• Ona litzateke auzokideek leihoak eta balkoiak ixtea eta zintzilikatutako arropa jasotzea.

• Gomendagarria da mahukak edo su-itzalgailuak eskura izatea, sua presaz itzali beharko balitz, erabili ahal izateko.

• Halaber, herritarrei gomendatu nahi zaie sugarren gainetik salto ez egiteko, erredurak ekiditeko.

• Jarduera amaituta, sua guztiz itzalita dagoela egiaztatu behar da.

• Amaitzeko, gogorarazi nahi du edozein larrialditarako 112 telefonoa dagoela beti prest.

Departamento: