Ostiral honetarako Udala eta herriko elkarte eta herritar ugarik prestatutako Bergararen 750. urteurrenaren ikuskizun erraldoia, San Martin Agirre plazan egitekoa zena, irailean egitea espero da.

Udala uneoro harremanetan izan da Euskalmet-eko arduradunekin eta honek gaur, asteazkena, jakinarazi dio Udalari gaurko iragarpenarekin ostiral eta larunbaterako abisu horia aurreikusten dela, ekaitz arriskuengatik.

Hori ikusita eta ikuskizunak San Martin Agirre plazan behar dituen azpiegitura eta ezaugarriak baldintzatuta, Udalak eta eragileek ekitaldia atzeratzeko erabakia gaur hartu behar izan dute. Erabakia zaila izan da herritar asko eta asko lan handia egiten ari direlako. Bide batez, Udalak horiei guztiei bihotzez eskerrak eman nahi dizkie egiten ari diren ahalegin guztiagatik.

Hala, ikuskizuna irailean egitea espero da, ikuskizunean parte hartzen duten eragileen artean adostutako iraileko data batean izango da –laster emango da jakitera-. Data hori behin betikoa izango da eta aurreikusten da San Martin Agirre plazan egitea, baina orduan ere eguraldiak eragingo balu zehaztutako data berean Udal Pilotalekuan egingo litzateke.

Aurretik eskuratutako gonbidapenek ez dute baliorik izango eta aurrerago parte hartzaile guztiekin egingo den bileraren ostean informazio gehiago banatuko da.

Departamento: