Zabalotegiko Txiki Txokoa eta nagusien txokoa batzen dituen eraikinak erabiltzaile asko ditu; eta urtez urte Udalak dihardu eraikinari hainbat hobekuntza egiten. Iaz berogailu sistema berri zuen.

Eta aurten Udalak eraikineko leiho guztiak, 11, aldatu ditu. Orain artekoak leiho oso zaharrak ziren, beira bakarrekoak eta egurrezkoak. Orain segurtasuneko beira bikoitza dutenak jarri dituzte, aluminiozkoak eta 'oscilobatiente'-ak direnak. Segurtasun handiagokoak izateaz gain, tenperatura aislatzeko askoz hobeak dira. Erabiltzaileak pozik daude egindako hobekuntzekin.

Leihoak Ventanas Bergara Leihoak enpresak jarri ditu eta aurrekontua 13.189 eurokoa (BEZ barne) izan da. Udalak azpiegitura honi hobekuntzak gehitzen jarraitzeko asmoa du.

Departamento: