Bergarako Gune Historikoko Barne Erreformarako Plan Bereziak Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren onespena jaso du. Aldeko jakinarazpen honekin aurrera egingo du egitasmo aurrerakoi honek.

Udalak, Plan Berezi honekin, bermatu nahi du herritarrei erreztasunak ematea, garapenean aurrera egitea eta bizi-kalitatea hobetzea.

Hala, Plan Berezi honek ahalbideratuko ditu udalerriko Gune Historikoan herritarron onurarako izango diren hainbat ekintza garrantzitsu egin ahal izatea; honakoak:

-Gune Historikoan alboan dauden bi eraikinetarako igogailu eta eskailera bana (konpartitua) jartzeko aukera. Interbentzio mota hauek erraztea erabat aitzindaria da eta askorentzat soluzio oso berritzailea; eraikin estuek espazioan irabaziko lukete eta, ondorioz, irisgarritasunaren eta eraikinen birgaitzearen alde pauso garrantzitsua emango da.

-Gune Historikoko eraikinetako behe oinetan etxebizitza eta baita gazteei bideratutako jarduera berriak egokitu ahal izatea ahalbideratuko da. Hala, etxebizitza merkeagoak egiteko erraztasuna emango da; eta, bestalde, gazte ekintzaileei begira, hauek bizilekua eta lantokia uztartu ahal izango dute.

-Bidekurutzeta 14 eta Ikerleku 2 eta 4 eraikinen lur azpian eraikiko diren garajeetara sarbidea jarri ahal izango da Errege Seminarioko patiotik.

Departamento: