Eguazteneko Azoka hainbat urte martxan dagoen ekimena da; Oxirondoko Azoka sustatu eta bertara herritarrak hurbiltzeko asmoz, Udalak, azokako postuetako arduradunek eta herriko hainbat tabernarik bultzatzen dutena.

Hala, urte osoan zehar asteazken arratsaldetan sasoiko produktuen hainbat postu jartzen dira azokan, eta tabernarien eskutik pintxo-potea izaten da. Tabernak txandatzen joaten dira, eta herritar dezente hurbiltzen dira tragoxka eta mokadua hartu, eta zenbait erosketa egitera. Ekimen horren bitartez azokara hurbildu eta bertan erosketak egiteko ohitura indartu nahi da.

Abuztuaren etorrerarekin, baina, orain arte ekimen hori gelditu izan da. Bada, aurtengo abuztuan, Oxirondon salmenta postuak dituztenek erabaki dute Eguazteneko Azoka asteazken goiz-eguerditan egitea eta pintxo-potearen ardura beraiek hartzea.

Hortaz, horra hor gonbidapena: abuztuan Oxirondoko azoka zabalik egongo da, eta asteazkenetan 12:00etan pintxo-potea eskainiko dute bertan postuak dituzten Ikus garbitegiak, Izotz izoztutako produktuak-ek, Bixain harategiak eta Izotz delicatessen saltokiek.

 

Departamento: