Astean Udaleko langileak egoera txarrean dagoen ezki bat moztera joan dira Iparragirre kalera (hilabete hasieran beste ezki bat moztu behar izan dute kale berean). Baina ezin izan dute mozketa gauzatu ezkiaren enbor barruan ezkutuan babestutako urubi edo carabo hegazti batek kabia eginda daukalako.

Udaletik Arranoetxearekin harremanetan jarri dira, eta handik jakinarazi dute hobe dela hegaztiak zuhaitza utzi arte itxarotea. Bitartean udal langileek orain arte bezala jarraipena egingo diote zuhaitzaren eta kabiaren egoerari.

Bergarak zuhaitz familia zabala dauka eta neurri handi batean edadekoa. Udal zerbitzuek uneoro jarraipena egiten diete udalerriko zuhaitzei; etengabe ari dira horien egoera ikuskatzen. Hala, lorazaintzako arduradunek zuhaitzen bati edozein zantzu txar hartzen badiote, jarraipena egiteaz gain, arbolazaintzako enpresa espezializatu bati deitu eta haiek egindako azterketa izaten da zuhaitza bota edo bestelako interbentziorik egiteko erabakiorra.

Departamento: