Jakingo duzuen bezala, abuztu bukaeratik iraila erdira bitartean Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek ‘Agur Etxebeste’ filma grabatuko dute Bergaran. Altuna bergararra da eta film berri honen aurrekari ‘Aupa Etxebeste’ ere herrian grabatu zuten duela 14 bat urte.

Bergarako herriarentzat oso garrantzitsua da herriko sortzaileei eta euskal zinemagintzari bultzada ematea. Horregatik, Udalak ahalik eta erraztasun gehien eman ditu filma baldintza egokietan egin ahal dadin.

Udalak filmaren arduradunekin izandako batzarretan adostu da filma Bergarako puntu desberdinetan grabatuko dela hurrengo egunetan: gutxi gora behera abuztuaren 28tik irailaren 17ra. Eta uneoro, behar izanez gero, larrialdi zerbitzuek herriko edozein puntutara pasoa izango dutela. Hala, herriko hainbat kale eta plaza erabat edo aldika moztuta egongo dira ibilgailu edo oinezkoentzat: San Martin plaza, Artekale, Goenkale, Aranerreka, Bidekurutzeta, Espoloia, Usondo, Iparragirre eta San Pedro. Ikusi egutegi eta ordutegien taula: grabazio_egunak_eta_orduak.pdf

Espero dugu grabatze lanek zuengan askorik ez eragitea. Egunerokoan guztiok ahalegin txiki hori eginda, euskal zinemagintzari bultzada bat eman eta Bergara pantaila handira eramango dugu berriro! Eskerrik asko!

Departamento: