Debagoienetako udaletako ordezkariek Euskal Trantsizio Energetikoarekiko erakutsitako inplikazioa dela eta, ziurtagiria jaso dute Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansolaren eskutik.

Gaur, osteguna, Oñatiko Olateko zentral hidroelektrikoan egindako ekitaldian Debagoieneko 8 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVEk) udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu ditu.

Bergararen kasuan EEEko arduradunek nabarmendu dituzte arlo hauetan egindako hobekuntzak: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena; eta eguzki-panel termiko eta fotovoltaikoen instalazioa kiroldegian.

Departamento: