Urtarrilaren 18an, ostirala, 'Berriro Inoiz Ez! Gerrako irudiak, 1936-1939' erakusketa zabalduko da Aroztegi aretoan, 19.00etan.

Sabino Arana Fundazioaren erakusketa da, otsailaren 10era arte ikusgai egongo dena, eta Oroimen Historikoa berreskuratu eta Espainiako Gerran bizia galdu zuten pertsona guztien aitormena egitea helburu duena.

Erakusketa iraun bitartean bi hitzaldi izango dira: lehenbizikoa, 'Memoria eta historia' izenburupean Iñaki Goioganaren eskutik, urtarrilaren 22an, 19:00etan. Otsailaren 5ean, berriz, Lourdes Herrastik 'Oroimenaren inguruan' hitzaldia egingo du ordu eta leku berean, Aroztegin.

Departamento: