‘Bergarako Udalaren dirulaguntza programa 2019-2021’ ekimen handiaren barruan sartzen da dirulaguntza programa deialdi irekia. Programa orokorrak 1.076.596 euroko aurrekontua du, eta aurten bideratutakoa da iaz baino %3,5 gehiago. Hortik, aurten deialdi irekietara bideratzen dira 288.120 euro.

Konbokatoria honetan indartu da emakumeen parte-hartzea, berdintasunerako irizpideak indartuz. Horrez gain, adin txikikoen irudia zaintzeko neurriak areagotu dira; eta eraso sexistak egin dituzten sententziarik balego ezingo lukete parte hartu.

Udalak diru-laguntza eta laguntza programak zehaztu ditu. Horren bidez, Udalak laguntzen ditu udalerrientzat interesekoak kontsideratzen diren eremu eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek garatzen dituzten ekintza askotarikoak.

Hain zuzen ere, laguntza programa hauen helburua da herrian sortzen diren ekimenak sustatu eta indartzea. Eta hori da garrantzitsua bai gure egunerokoan, gure balioetan eta baita gure etorkizunean ere. Azken urteotan, Udala dirulaguntza horiek indartzen dabil. Eta errotuta daude herritar, elkarte eta eragileen artean.

2019 urteko dirulaguntza bateratuen deialdia

(1) Gizarte zerbitzuak: 104.520,00 

ONG  48.438,00

Elkarteak 26.082,00

Gazteen alokairua 30.000,00

(2) Kultura 42.600,00 

(3) Kiroletako zerbitzua 89.500,00

(3) Ingurumena 1.500,00 0,00

(4)Sustapen ekonomikoa 50.000,00

Lokalen alokairua 20.000,00

Eragin programa 30.000,00

GUZTIRA: 288.120,00

Hauxe aurtengo eta iazko taularen konparatiba: dirulaguntzen_taula.pdf

Berrikuntzen artean hauek nabarmentzen dira:

(1) Kirol Zerbitzua. Orain arteko Agorrosin eta Eskola Kirolaz gain, Klubek ere tarifa soziala ezar dezaten dirulaguntzen oinarria zabaldu da; eta baita ere Klubek kontratatzen dituzten teknikarien kontzepturako ere.

(2) Sustapen Ekonomikoa. Eragin azterketa teknologikorako partidaren barruan jasangarritasuna ere gehitu da.

Enpresa berrien alokairuko laguntzak handiagoak dira Alde Zaharrean kokatuta badaude.

Negozioen traspasoa ematen denean, alokairuak dirulaguntza izaten jarraituko du 2 urtetan.

(3) Gizarte Zerbitzuak.

-Alokairu prezioak merkatuko prezioetara egokitu dira: Herrian orokorrean 600 euro / hileko. Erdigunean, Martoko, Ozaeta, Labegaraieta eta Ola: 550 euro / hileko. Osintxu: 450 euro / hileko.

Gaztelagun programaren bitartez 6 urtetan jaso dezakete laguntza: hiru urte Jaurlaritzatik eta beste 3 Bergarako Udaletik.

Etxebizitza baten zati bat jabetzan izan arren, eskatu daiteke laguntza.

- Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Hirugarren dirulaguntza lerroa zabaltzen da: 1. Garapen herrialdetan proiektuak bultzatzeko. 2. Bergaran sentsibilizazio ekimenak burutzeko. Eta, hirugarrena, aurten, herrialdeen arteko lankidetzaren kultura sustatzeko esku-hartzeak ere finantzatuko dira (Orain arte finantzatu dira dirulaguntza zuzen eta deialditik kanpo gisa). Saharako janari bilketa, Udan Saharatik datozen haurrak, Txernobilgo haurrak, Siriarako arropa bilketa…

Balorazio irizpideetan bi aldaketa: -Elkartearen esperientzia, helburuak… baloratuko dira eta baita ere proiektua bera. Eta, bestalde, puntuazioaren baremoari, lehen gehienez 10-15 artean topea, eta orain 50 izango da topea.

Departamento: