Herriko aspaldiko gabezia bat betetzera goaz. Luzaroan, gehiegi bergararrondako, ez dugu zine areto berezkorik izan. Orain, agindu genuen bezala, Seminarixoan teknologia berrienarekin zinemaz gozatzeko aukera izango dugu.

Makinaria jartzen gabiltza dagoeneko, eta zinearen zerbitzua kudeatzeko pleguak ere atera ditugu. Maiatzean izango dugu zinema. Albiste oso ona da bergararrondako.

Gainera, orain Edurne Kultura teknikariburuak jakinaraziko digun bezala entzumen arazoak dituztenek ere zine proiekzioetaz eta bestelako emanaldietaz are eta gehiago disfrutatu ahal izango dute Seminarixoan, aitzindaria den beste elementu batekin

Urte hasieran, zinema emateko horniketa eta instalakuntza lanak esleitu ziren. Bizkaiko Técnica Cimematográfica Loza ari da horniketa eta instalakuntza lanekin. Aurrekontua 93.600,76 euro (BEZ barne).

Udalak erosi duen azpiegitura punta-puntakoa da, eta horren barne daude 6,5x4,87ko neurriak dituen propio egindako pantaila elektrikoa,Barco DP2K-10S Alchemy proiektorea, isiltasun kaxa eta audio kaxak (pantallak ere bozgorailuak izango ditu), besteak beste. Sistema honek 3D ere proiektatu dezake eta ahalbideratzen du eduki digitalak batzen dituen Movietransit plataforma ere erabiltzea.

Muntaketa lanak hasita daude; instalazio elektriko ia guztia amaitu dute. Datorren astean pantaila eta horniketa guztia egitea aurreikusten da eta beharrezko ajusteak egin ondoren, martxoa erdirako lanak bukatuko dira. Bestalde, Seminarixoko zine programaziorako filmak hornitzea eta filmen proiekzio zerbitzuaren kontratazioa adjudikazioa deialdia otsailaren 22an egin zen eta proposamenak aurkezteko epea martxoak 11era arte izango da.

Beraz, Udalak prozedura ireki du Seminarixoan zinea emateko (haurrentzat eta helduentzat) aurreprogramazioa egin, filmak hornitu, garraiatu eta proiektatu eta zerbitzua osoa emateko.

Zinea urtarriletik maiatzera eta urritik abendura

Zine zerbitzua bi denboralditan eskainiko da. Urtarriletik maiatzera eta urritik abendura bitartean. 2019an maiatzean hasiko da eta udako etenaldia ondoren, urrian berriro ekingo zaio.

Asteko egutegi/ordutegia

Ostiraletan (hilean behin, estreinaldia) 22:00

Igandeetan, helduena 19:30

Astelehenetan, helduena (Ikuslearen Eguna) 20:30

Haurrentzat: Igandeetan 17:30

Zine-programazioaren aurre-aukeraketa bat egingo da eta Kultura Zerbitzuak erabakiko du zine-programazioa, aurrez adosturiko egutegiarekin bat etorriz. Zine zerbitzuaren horniketa eta proiekzioko gastua 2019 urteari dagokionez 30.979,72€ izatea aurreikusten da eta 2020. urteari dagokionez 63.750€

Bukle magnetikoa entzumen arazoak dituztenentzat

Zine programazioarekin batera, eta Aransgi elkartearekin lankidetzan bukle magnetikoa edo kiribil magnetikoa jartzea aurreikusten da. Audifonoa erabili arren, pertsona gorrek ez dute garbi entzuten Bukle magnetikoa bidez, “T” posizioz hornitutako audiofono erabiltzaileek, entzuten den audioaren seinalea eraldatzen dute. Inguruneko zarata isolaturik erabiltzaileak soinu garbia entzungo dute. Horretarako lanak hurrengo hilabeteetan egingo da eta aretoan instalakuntza egin ondoren entzumen arazoak dutenek ere arazorik gabe emanaldiak jarraitzeko aukera izango dute.

 

Departamento: