Dagoeneko gauzatu da Artzamendiko berdegunea biziberritzeko proiektua. Eta hori oso albiste ona da bergararrondako, aisialdirako beste espazio eder bat berreskuratu eta balorean jarri delako.

Artzamendiko berdegunea oso utzita egon da azken hamarkadatan. Horregatik, Udalak 2018an hainbat bilera ireki egin zituen inguruko bizilagunekin. Bertan hainbat aukera aztertu ziren eta Udalak enkargatuta hainbat azterketa paisajistiko landu ziren, ingurune naturala izateari eutsiz eta herritar guztiondako erabilgarri bihurtzeko. Paola Sangali paisajistak bizilagunekin hainbat bilera egin ditu, eta honakoa egitea erabaki zuten.

Hala, hainbat helburu bete dira: aspaldiko behar bati erantzuna emanez, herritarren bizi-kalitatea hobetu; ingurumena zaindu; partaidetza bidez hartu dira erabakiak; eta Udalaren baliabideak (Udal Brigada) erabilita eraginkortasunez lan egin da. Are gehiago, hain utzita zegoen ingurune honetan segurtasuna ere areagotu da, izaera naturala eraldatu gabe.

Emaitza begi bistan dago: belarra moztu da, belar txarrak kendu dira, etxeen atzealdeko malda osoa garbitu da, Goiko trenbidera joateko bide berria zabaldu da, seinaliztapen ikurrak ipini dira eta jarri dira bi jarleku eta lau jarlekudun mahaia.

Aipatutako mobiliarioa eta gehiago (17 altzari guztira) Kimu2 enpresak egin du Udalak azken urtean herriko zuhaitzen azterketa egiterakoan hartutako egur soberakinekin. Laster jarriko dira egurrezko altzari berriak Errekalde jauregiaren alboan, Goiko Estazioan eta baita bizikletak aparkatzekoak eskolatan eta parkeetan ere.

Departamento: