Bergarako Udalak beti izan du ardatz herritarron berdintasuna bermatzea; eta bide horretan lanean askotan izan ditu elkarlan prozesuak erakunde eta elkarte desberdinekin. Horien artean aspaldiko harremana dauka Udalak Gureak-ekin. Hartueman handia du eta elkarri lagundu diote sarritan. Horregatik, Udalak Gureak eta Atzegik sustatutako ‘Pauso Berriak’ programan parte hartzen dihardu.

Hala, Gureak-en eta Atzergiren bitartez langile berri bat izango da Udaletxean; eta hori oso garrantzitsua da Udalarentzat, langile horrentzat eta orohar Bergararentzat.

'Pauso Berriak' programak prestakuntza eta lan praktikak ahalbideratzen ditu enpresa pribatu zein erakunde publikoetan, beti ere arreta pertsonalizatua eginda.

Programak hiru fase bereizgarri ditu:

1. Lehena aurretikako prestakuntza da. Lau hilabetetakoa izan ohi da, eta balio du bai langilegai denaren gaitasun eta talentuak ezagutzeko, eta baita ere bere gustu eta interesak. Donostian egiten dira.

2. Bigarrena benetako lan ingurunean gauzatzen da; enpresa edo erakunde batean praktikak egiten dira. Urtebeteko epea izaten du; eta lehen egunetik langileak helduleku asko izaten ditu.

3. Hirugarren fasean aztertzen da zerbitzu okupazionaleko postu horretan izan dezakeen jarraipena. Aukera izan daiteke modu autonomoan zuzeneko kontratazioa egiteko.

Hala, programa honen baitan gazteak urtebeteko praktikak egingo ditu Udaletxean. Praktika horiek egiteko oso ardura inportantea eman zaio: Udalak ireki berri duen arreta zerbitzuan arreta hobetzen laguntzea, bere lanarekin udalaren jarduera hobetzen lagunduko du.

Bere perfila eta gaitasunak aztertu dituzte Gureak-en, eta bere tutorearekin batera aztertu dira Udaletxean, egin beharko dituen eginkizunak identifikatu eta zehaztu dituzte. Kolaborazio lana oso emankorra ari da izaten, eta alderdi guztiak hartu dira kontutan, Udalarentzat eta langile berriaren mesederako izango diren alderdiak. Bi helburu horiei begira honako lanak egingo dituela erabaki da:

1.- Arreta bulegora hurbiltzen den jendeari arreta eman eta nola jokatu behar duen adierazi (txanda hartu.,.)

2.- Bulego elektronikoak kudeatzen laguntzea bertaratzen diren herritarrei.

3.- Barruko korreoa bideratu.

4.- Departamenduetan dagoen laguntzaile premiatan laguntza eman..

5.- Udaleko bilera gelen mantenua (aireztatuta, txukun...).

Udalarentzat oso garrantzitsua da jende gaztea lanera ekartzea, eta Udalak laguntzea gazte horiei lan esperientzia izatea bermatzeko.

Aldi berean Udaleko plantillan bera eta bere lanarekin integrazio helburuari erantzungo zaio.

Departamento: