Bergarako Udaleko plantillako emakumeek greba egitea erabaki dute datorren martxoaren 8an egun osoan.

Gauzak horrela jakinarazten da honako zerbitzu hauek ez direla emango edo itxita egongo dira:

1.-Agorrosin kirol gunea.

2.- Liburutegia

3.- Udaletxeko Bergararren Arreta Bulegoa (B@Z)

4.- Udal agiritegia (Artxiboa)

5.- Ongizateko hitzorduak ere bertan behera utzi dira.

Itxita egongo dira ere:

1.- Osintxuko ludoteka

2.- Angiozarko ludoteka

3.- Oxirondo azokan kokatutako ludoteka.

Aldiz, honako hauek dira emango diren zerbitzuak:

1.- Telefono zerbitzua: Udaletxean telefono orokorra eta beste zerbitzu hauetan ere telefonoz atentzioa emango da (kontuhartzailetza, hirigintza, idazkaritza, gizarte zerbitzuak, kirolak, kultura) bertan dauden langileek telefono bidez arreta emango dute goizeko ordutegian.

2.- Zabalotegi eta Martokoko txokoak ohiko ordutegian ireki eta itxiko dira.

3.- Udaltzaingoa (092)

4.- Bulego elektronikoa: hainbat tramite egin ahal dia, presazkoak balira, Udalak irekita duen bulego telematikoan (Udaletxeko sarreran eskumara).

Departamento: