Atzo, asteazkena, haize boladak hainbat kalte eragin zituen arratsaldean Bergaran hainbat kale eta eraikinetan:

Ikerleku 2ko fatxada zati handi bat jausi zen Ikerleku 4ko teilatu gainera; eta zati batzuk Bidekurutzetara eramaten duen kale kantoira jausi ziren. Hutsik dagoen etxebizitzetako batek ia pareta osoa galdu du. Horrez gain, Ikerleku 4aren tximinia puskatu eta Munibera ematen duen kale kantoira jausi dira puskak. Ikerleku 2 eta 4en arteko tramuak itxita jarraitzen du; eta adituak tramu horretako eraikinak ikuskatzen dabiltza.

Arrizuri 1eko teilatutik kaskoteak erori dira errepidera eta espaloietara; ondorioz, auto batek kalteak jasan ditu.

Ibargarai eta Zabalotegi kaleetan hutsik zeuden edukiontziak noraezean ibili dira, eta haietako bat puskatu egin da Ibargarai kalean.

San Juan auzoko biribilgune erdian gelditu den xafla bat baztertu egin behar izan da.

Bidekurutzeta 40 eta 46 atarteetako teilatuetatik teila pusketak erori dira; eta lorontziak Bidekurutzeta eta Arrizurin.

Haizeak markesina baten estaldura plaka bat eraman du erreka aldera.

Eta, azkenik, Belanbide kaleko lorategira adar handi bat erori da. Zorionez, ez da inon kalte pertsonalik izan.

Departamento: