2016an Udalak abiarazi zuen Ideia Lehiaketan jaso zen Goiko Estazioko eremuari balioa emateko nahia eta txikienentzako baliabideak jartzearena.

Udalak oso begi onez hartu zuen asmoa, eta eskaera hori jaso ostean oso egoera utzian zegoen gunea garbitu, bertan landaketa ugari egin ditu; eta Masterrekatik igotzen duen bidean argiteria egokia jarri da.

Horren ostean, Udalak enkargatuta gunea balioan jartzeko proiektu osatua idatzi da, ingurune horri erabilera askotarikoa emango diona.

Asmoa da Goiko Estazioa erabilera askotariko hainbat gunetan banatzea: hain zuzen ere, adin desberdinetarako bi jolasgune, txakurren gunea, bidegorria eta oinezko gunea bereizita…

Aukera asko ematen dituen lekua da: herritik oso gertu dago; leku askotatik joan daiteke bertara; eguzkitsua da eta, gainera, herriaren eta inguruaren bista oso onak ditu.

Hauek dira egin nahi diren hobekuntzak:

-Oinezkoentzako bidea eta bidegorria banatzea; azken hori -bidegorria- trenbidetik joango da.

-Iraganean egon ziren eraikinen erreferentzia fisikoa egiteko seinalitika eta marrazketa.

-Musika lokalen alboan autoentzat sarbidea eta aparkalekuak jartzea.

-Informazio panela jartzea.

-Bi ur iturri instalatzea.

-Picnic-erako mahai eta jarlekuak ipintzea.

-Umeendako bi jolas gune sortzea. -Txakurrekin ibiltzeko gune bat.

-Miradore gune bat. -Komun publikoak.

-Argiteria ezartzea.

-Bizikleta aparkalekuak.

-Zabor-ontziak.

Lan horiek, guztira, 555.159 euroko lizitazio aurrekontua izango lukete, baina Udalaren asmoa da lanak faseka egitea.

Lehenengo fasean lurra lau jartzea eta drenajeak egitea; firme eta pabimentuak egin; eta umeendako jolas jokoak egin nahi dira. Horretarako, 79.792 euro daude aurreikusita. Eta lan hauek aurten egingo dira. Lan horiei dagokien proiektua AT2 enpresa idazten dabil.

Eremu hau eraldatuta, udalerrian aisialdirako gune berri bat lortuko da.

Adjuntos: 
Departamento: