Aurtengoa laugarren aldia da haur eta nerabeentzat uda garairako Udalak prestatzen dituen ekintza guztiak bateratzen direla. Modu honetan herritarrek beraien seme-alabentzat dituzten aukera guztien artean aukeratu ahal izango dute.

Haur eta nerabeen ardura erantzukizun publikoa ere bada eta testuinguru horretan Udalaren nahia da aisialdi hezitzailea bermatzea eta lan eta familiaren arteko kontziliazioa ere erraztea.

Urtez urte gero eta haur eta nerabe gehiagok parte hartzen dute udako aisialdi ekintzatan. Orain arteko ibilbidean herritarrengandik oso balorazio ona jaso du udako aisialdi eskaintzak; eta oraingoan ere eskaintza oso anitza da.

Aurten ere eskaintza oso zabala da: Udaleku Irekiak, Kanpamentu teknologikoa, Udako kirol eskaintza berezia, Kirol Campusa, Astronomia jardunaldia, Uretako Indusketa Arkeologikoa, Paleontologia tailerra eta Bibliopiszina.

Gaur, astelehena (apirilak 29) zabaldu da izenematea. Izena eman daiteke udal webgunean , B@Zen, udal liburutegian, Laboratorium museoan eta Agorrosinen.

Udaleku Irekiak

-Udaleku irekiak familia askorentzako kontziliaziorako ezinbesteko baliabide bihurtu dira.

-Udaleku irekiak uztailaren 1etik 26ra izango dira goizeko 10:00tik 13:00ra. Familiek 3 edo 4 asteko udalekuak aukeratu ahal izango dituzte:

        º 3 astekoak: uztailaren 1etik 19ra.

        º 4 astekoak: uztailaren 1etik 26ra. 

-Prezioari dagokionez, astea 25€ da. Beraz, 3 asteko udalekuak egiten dituzten haurrentzat 75€-ko kostua izango du eta 4 astekoa egiten dutenentzat 100€-koa. 3. Seme-alabak eta hurrengoak doan izango dute.

-Espazioari dagokionez, San Martin Agirre ikastetxeko eraikin biak erabiliko dira, eta beharrezkoa balitz azokako ludoteka eta gune librea.

-Angiozar eta Osintxu auzoetan ere eskainiko dira udaleku irekiak.

-Izenematea apirilaren 29tik maiatzaren 17ra: udaleko web gunean / udaleko B@Zean / liburutegian.

Kirol kanpaina

3-18 urte bitartean. Ekainaren 24tik uztailaren 19ra. Lehen txanda ekainak 24 - Uztailak 5. Bigarren txanda uztailak 8 -19ra.

HAURRENTZAKO

3-10/11 urte • Irristaketa • Igeriketa, ZAPABURUetan zozketa.

• KIROL CAMPUSA, uztailaren 1etik 19ra, LH 3-4-5; hockey, boleibola, beisbola, tenisa, errugbia, ur poloa…

GAZTEENTZAKO

10/11-18 urte

• Defentsa pertsonala

• Areto txirrindularitza

• Aerofit/Akuafit

• Kros fit

• Padela

• Eskalada.

• Tennisa

• Patin hockeya

TXAPELKETAK

11-13 eta 14-16

• Frontenisa, ekainak 25 uztailak 5

• Padela, uztailak 8-19

BIBLIOPISZINA

Astelehenetik ostiralera 15:00etatik 18:00etara liburutegiko zerbitzua igerilekuko berdegunean eskainiko da.

KANPAMENTU TEKNOLOGIKOAK, ASTRONOMIA, INDUSKETAK ETA PALEONTOLOGIA,

KANPAMENTU TEKNOLOGIKOAK

uztailaren 8tik 12ra egingo dira, 09:30-13:30 ordutegian.

-Girls and Tech: Cozmo Robota (9 urtetik gorakoentzat).

-Inventor Lab: Lego Balance Combat (9 urtetik gorakoentzat).

Plaza mugatuak izango dira.

ASTRONOMIA JARDUNALDIA

Bi ekintzez osatuta: goizean umeek tailerra, eta gauean gurasoekin behaketa. Uztailaren 6an, 11:00etatik 13:00 (9 urtetik gorakoentzat); eta Uztaileko bigarren astean 22:00-00:00 (gurasoekin).

URETAKO INDUSKETA ARKEOLOGIKOA

Uztailaren 11n, 17:00-19:30, Agorrosingo igerilekuan. Paleontologia tailerra Uztailaren 13an, Laboratorium Museoan, 11:00-13:00etara.

Departamento: