Bergaraturismo.eus webgune berria abian dago dagoeneko. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez kontsulta daiteke.

Iraganean udaleko Turismoko webgunea egon bazegoen, baina kasu hartan gehiago zen Bergarari buruzko informazio bilduma bat. Webgune berri honetan egin da ahalegina Bergara bisitatu nahi duenarentzat erabilgarriagoa izateko; eta bisitari hauei proposamen zein aukera desberdinak eskaintzeko modu argigarrian. Era berean, balio du bergararrok herrian ditugun baliabideak eta ondarea hobeto ezagutzeko.

Grupal plataforman egina dago webgunea, eta diseinu moderno eta garbia dauka, irisgarriagoa, erakargarriagoa eta biziagoa. Izan ere, informazioaren bilketan, antolamenduan eta eskaintzan berrikuntza asko egin dira:

-Egun erdiko, egun osoko… proposamen desberdinak zerrendatu dira.

-Laboratorium Museoari buruzko informazio zabala gehitu da, bisitariendako eskaintza gehiago osatuz.

-Seminarixoko eta Udaleko kultura agendarekin lotu da, datozenak kultura eskaintza zabalaz ere jabetu daitezen.

-Bergarako zerbitzu publiko eta pribatuen baliabideak eguneratu dira.

-Bergararari buruzko bideoak gehitu dira.

-Ibilbideak errazteko wikiloc eta antzeko plataformak lotu dira webgunera.

-Google analytics bidez jarraipena egingo zaio webguneari, bisitak nongoak diren eta zein atal diren ikusienak aztertu; eta horren arabera webgunean moldaketa eraginkorrak egiteko.

Horiek guztiak batzeaz gain, Turismo webgunea zabalik dagoen proiektua da eta ekarpen eta beharren arabera joango dira eraldaketa gehiago egiten.

Departamento: