Bertako euskara lantzeko ikastaroa martxan jarri da.

Berba egiterakoan -ume eta nagusiok- egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.

Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.

10 orduko ikastaroak dira, eta ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira. Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15 euro ordainduko da.

Ikastaroen helburuak:

Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.

Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.

Zeinek har dezakeen parte

16 urtetik gorako edozeinek.

Egunak eta tokia:

Izena emateko epea:

2019ko azaroaren 8ra arte.

2019ko azaro-abendu bitartean emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango zaizue.

Udal Euskaltegian emango dira ikastaroak (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).

Departamento: