Azaroaren 16an, larunbata, Lankuk ekoiztutako 'Erradikalak ginen' antzezlana eskainiko da Seminarixoan, 19:00etan. Jardunek antolatu du Azaroak 25eko programazioaren barruan. Sarrera 4 euro da.

'Erradikalak ginen, gara eta izango gara' da obraren izen osoa. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktore eta ipuin kontalariak 'Neska gazte promesa' etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiez kantatu eta kontatu nahi dute. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Departamento: