Aste honetan hasi da Udalak argitaratutako 2020ko egutegiaren banaketa.

Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Ahal den guztian buzoietan lagako dira eta ezin denean atarian, pilatxoan. Bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko. Gehiago nahi dutenek udaletxera etorri eta bertan emango zaie, behin etxeetako banaketa amaitutakoan. Astebete inguruko epean banaketa amaitzea espero da baina hedabideen bitartez adieraziko da noiztik aurrera jaso ahal izango diren Udaletxean.

Urtero bezala, udal egutegia herritarrek bidalitako argazkiekin osatu da. Eskerrik asko guztiei!

Departamento: