Igande honetan, abenduaren 15ean, Seminarioko karpan egongo den Domeka Azokan 42 postu egongo dira guztira, 11:00 – 14:30 bitartean. Bertara hurbiltzen direnek bigarren eskuko produktuak eta artisau lanak eskuratzeko aukera izango dute.

Gabon aurreko azoka hau izaten da dudarik gabe jendetsuena, jendeari gustatu egiten zaio Domeka Azokara hurbiltzea opari berezi eta desberdinak hartzeko aukera egoten delako.

Herriko elkarteetako ordezkariak ere egongo dira: Jardunek bigarren eskuko liburuen trukea egingo du, Osintxuko Ponportola Guraso elkarteak arropa eta jostailuak, Ndank Ndank elkarteak Senegalen egindako oihalak, Kattalin elkarteko kideak beraiek egindako eskulanak (hauek Irala kalean egongo dira).

Denetarik aurkituko duzue azokatxo honetan:

-Liburuak, oinetakoak, arropak...

-Bitxiak metalean, egurrean, etab…

-Jostailuak.

-Haur osagarriak.

-Etxeko tresnak.

-Eskuz egindako panpinak.

-Artisauek diseinatutako arropa eta oihalak

-Txapelak, poltsak, motxilak.

-Egurrezko etxeko tresnak.

-Larruzko artikuluak.

-Berrerabilitako paper eta aldizkariekin egindako apaingarriak….

Eta bitxikeria mordo bat!!

Departamento: