Urtebete pasa da 2019ko otsailean Udalak Bergararren Arreta Zerbitzua zabaldu zuenetik. Ordutik 22.677 pertsona artatu ditu zerbitzu honek.

Osteguna da jende gehien joaten den eguna; bataz beste 120 pertsona atenditzen dira ostegunetan; eta pertsona gutxien ostiraletan, bataz beste 93 pertsona.

Bergararren Arreta Zerbitzua zabalik dago astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara; eta ostegunetan, aldiz, 07:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Ordutegia hori izanda ere, arreta kopuru handiena goizeko erdiko orduetan ematen da. Esaterako, 2019ko maiatzean -iazko hilabete jendetsuenean- egindako neurketan 09:00etatik 13:00etara egin zen arreten %73,77.

Arrazoi horregatik, Udalak berriro gogoratu nahi du lehen eta azken orduetan jende gutxiago ibiltzen dela, eta askoz erosoagoa dela gestioak egitea.

Hala ere, bataz besteko itxaroteko denborak bost minutukoak dira. Eta pertsona bakoitzari ematen zaion bataz besteko arreta 12-13 minutukoa.

Ordainketa eta tramitazio makinak

Bergararren Arreta Zerbitzua zabaldu baino hilabete lehenago, 2019ko urtarrilean, ordainketa eta tramitazio makinak jarri ziren Udalaren sarreran. Makina horiek erabilgarri daude astelehenetik igandera, Udaletxea zabalik dagoen denbora guztian: 06:00etatik 22:0etara. Eta herritarrek makina horrek batez ere erabiltzen dituzte errolda ziurtagiria eskuratzeko, erreziboen kontsulta egiteko zein ordainketetarako.

Hala, urtebeteko epean 3.465 errezibo ordaindu dira makina horretan; eta epe berean 4.182 eragiketa egin dira tramitazio makinan. Astelehena da makina horietan jende gehien ibiltzen den eguna: bataz beste 18,23 eragiketa.

Departamento: