Argazki lehiaketarako lanak aurkezteko epea urriaren 9an bukatzen da eta Euskadin bizi den edozeinek parte hartu ahal du.

Bergarako Udalak eta Arizondo argazkizale elkarteak "Kirol argazkien lehiaketa" antolatu dute urtero bezala. Gaia, noski, kirola izango da.

Argazki teknikari dagokionean zuri-beltzean zein koloretan aurkeztu ahalko dira eta laborategiko edozein teknika aplikatuta.

Oinarriak eta izen ematea

Jaitsi oinarriak eta izena emateko orria

Informazio gehiago lortzeko deitu 943 76 30 90 telefonora (Benito).

Lanak bidaltzeko

Lanak, urriaren 9ra arte, Udaletxera bertara eraman beharko dira edo posta-zertifikatuz bidali helbide honetara: BERGARAKO UDALA, Udal Kirol Zerbitzua (Argazki lehiaketa), San Martin Plaza. Bergara 20570 (Gipuzkoa)

Sari banaketa

Lau sari emango dira:

  1. 180€ eta trofeoa
  2. 150€ eta trofeoa
  3. 120€ eta trofeoa
  4. 90€ eta trofeoa.

Sari banaketa Aroztegi Aretoan egingo da urriaren 18an.

Beste urte batzuetako irabazleak

Ikusi beste urte batzuetako argazki irabazleak

Departamento: