Udalak auzo eremuetan hainbat lan aurreikusita ditu.

Elorregi auzoko Gorosabel baserrira doan bide publikoan asfaltatze lanak egiteko Elurlan SL enpresa kontratatu da eta lanek 8.207 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute.

San Juan (Aribar eremuan) eta Osintxu auzoetako eremu industrialetan baranda prefabrikatuak konpontzeko lanak Sasoi Eraikuntzak SL enpresari adjudikatu zaizkio 10.829 eurotan (BEZ barne).

Angiozar auzoko eskola inguruan egurrezko hesia hornitu eta jartzeko lanak Sasoi Eraikuntzak SL enpresari adjudikatu zaizkio 10.032 eurotan (BEZ barne).

Bestalde, udalerriko baserri bide publikoetan, 105 kilometroko ibilbidean, ertz bietako sastrakak kendu eta garbitzeko lanak kontratatzeko asmoa dauka Udalak; lizitazio oinarria 40.000 eurokoa (BEZ barne) da eta lanak ekainean hasiko lirateke.

Departamento: