Bergarako hainbat kaletan dagoen zirkulazioaren inguruko datuak jasotzeko asmoz aparatu bat alokatu eta jarri da martxan gaur, asteazkena.

Aparatu honek ibilgailu kopurua, hauen abiadura eta norantza datuak pilatzen ditu, ibilgailu tamainaren arabera ohiko kotxeak edo ibilgailu astuna diren bereiziz.

Datu hauek jaso eta interpretatuta herriko kale ezberdinek jasaten duten zirkulazioaren eta gidarien jokaeren berri izatea da helburua. Modu honetan aurrerantzean zirkulazio arloan hartu beharreko neurrietan faktore neurgarri bat gehiago baliatu ahal izango da eta mugikortasun planaren garapenerako ere erabilgarria izango da jasotako informazioa.

Aipatu beharra dago aparatu honek ibilgailuen abiadura neurtzen badu ere, ez dela isunak jartzeko aparatu bat eta ez direla neurketa hauek helburu horrekin baliatuko.

Departamento: