Udal Artxiboaren online zerbitzua martxan dago eta honek ahalbideratzen du kontsultak zein eskaerak egitea eta kopiak jasotzea.

COVID-19k eragindako osasun-krisiaren aurrean, udal artxiboko lankideak telelanean ari dira. Hortaz, Udal Artxiboko webgunean kontsultak online egiteko aukera dago eta eskaerak e-postaz egin daitezke.

Webgunean eskegitako dokumentuez gain beste asko daude digitalizatuta: kaparetasunak, kontzejuko erregistroak, aktak eta gehiago. Dokumentua digitalizatuta badago bidaltzeko aukera dago. Horrela ez bada, kontutan hartuko da eta normaltasunera bueltatukoan bidaliko da.

Departamento: