Maiatzaren 5ean, asteartea, itxiko da Gabiriako tunela egun batez, egin ziren inpermeabilizazio lanak bukatzeko. Hain zuzen ere, aurreikuspena da egun bakarrean lanak hasi eta bukatzea. Lanak egin bitartean tunela oinezkoei itxita egongo da.

Gabiriako tunela inpermeabilizatu eta eusteko lanak uda partean egin ziren. Horren arduraduna Geotunel SL enpresa izan zen; horri esleitu zitzaizkion lanok 48.109,34 euroko aurrekontuarekin.

Enpresak lanak egin bazituen ere, falta zen inpermeabilizazio proba batzuk egitea, eta horretarako euri handiak egiteari itxaron behar izan zitzaion. Behin euri handiak hasi zirenean egiaztatu zen azken hobekuntzak egin behar zirela, baina justu Covid19 birusaren alarma egoera ezarri zen.

Orain arte Udala harremanetan egon da enpresarekin lanok bukatzeko, baina orain arte ez ziren enpresaren aldetik segurtasun baldintza guztiak bermatzen. Orain, baina, bermatuta daude; hortaz, Udalak lehenbailehen egitea eskatu dio eta maiatzaren 5ean gauzatuko dira.

Departamento: