Ibargarai 4 eta 14 arteko eremuaren berrurbanizazioa egiten ari dira. Lan hauek hainbat eragin izango dute zirkulazioan hurrengo hamabost egunetan.

Hala, astelehenetik aurrera eta hamabost egunetan ezingo dira autobusak eta kamioiak Ibargarai 14tik 4ra pasatu Eibarrerako norantzan. Horrek dakar Ibargarai 9ko eta Katabiako geltokiak erabilgarri ez egotea aipatutako denbora tartean. Autoak eta furgonetak (zirkulazio arina) normaltasunez ibili ahal izango dira. Arrasaterako norantzan autobus eta kamioiak ohiko moduan ibili ahal izango dira, eta autobus geltokiek ohiko moduan jardungo dute.

Hasierako hiru egunetan zirkulazio arin hori Miguel Altuna Lanbide Heziketako bidegurutzean ezkerretara bideratuko da (ezingo dira frontoi aldera zuzen joan).

Hiru egun horiek pasa ostean zirkulazio arinerako zentzua berreskuratuko da; eta egun batzuk pasata zirkulazio arin hori zuzenean bideratuko da (ezingo da ezkerraldera joan).

Frontoitik datorren zirkulazioan ez du eraginik izango.

Eta zirkulazio arinen moldaketa puntualak egoten direnean, Domingo Irala kale aldera sartzeko frontoitik datorren errailetik bakarrik sartu ahal izango da.

Barkatu eragozpenak!

Departamento: