Uztailaren 13an, astelehena, Berdintasun Kontseiluaren IX. bilera egingo da Irizar jauregian, 18:30ean (ordu eta erdiko iraupena izango du).

Gainera, nahi duenak, bilerara telematikoki konektatzeko aukera izango du. Interesa duenak, aldez aurretik abisatu beharko du konexioa antolatzeko.

Gai ordena:

1. Azken hilabeteetan Udaleko Berdintasun Zerbitzuak egin dituen lanen azalpena.

-Martxoak 8-ko programazioa.

-2019an egindako diagnostikoaren emaitzak (generoaren eragina ikasketak aukeratzerakoan).

-Ekainak 28ko programazioa.

-Aurtengo diagnostikoa aurkeztea: hirugarren adineko pertsonena edota dependentzia dutenena.

2. Pandemiak emakumeengan izandako ondorioen inguruan hausnartzea.

3. Udazkeneko jabekuntza eskolak aurkeztea.

4. Datozen hilabeteetarako proposamenak jasotzea.

Oharra: COVIDaren egoera dela eta, oraingo bileran ez da adin txikikoen zaintza zerbitzurik eskainiko. Kontziliazioa errazteko, bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da (aurrez abisatuta).

Departamento: