Irailaren 27an amaituko da Euskaraldirako entitateek izena emateko epea.

Dagoeneko 180 entitate inguru dira Bergaran Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenak: enpresak, komertzioak, elkarteak… Eta aste honetan, irailaren 27an, amaituko da horretarako epea.

Izen ematea Euskaraldiko webguneko eskabidea betez egin behar da.

Edozein kasutan, entitateren batean gaiari buruzko argibide gehiago edo izena emateko laguntza nahi izanez gero, 688604314 (Asier) telefonora deituaz edo bergaraeuskaraldia@gmail.com helbidera idatziaz lor liteke.

Departamento: